Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta hausnarketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hausnarketa. Mostrar todas las entradas

domingo, 20 de noviembre de 2011

3. ASTEKO HAUSNARKETA

GEROZ ETA GUSTORAGO...

Hirugarren astea ez zen bigarrenaren oso desberdina izan, baina haur batzuk gehiago ezagutzeko aukera izan nuen. Bazeuden nirekin konfiantza gutxiago zuten haurrak, gehiago kostatzen zitzaielako niregana hurbiltzea. Baina nik ere saiakera berezi bat egin nuen ume horiekin, nirekiko konfidantza irabaz zezaten.

Honetaz gain aste honetan jarduera desberdinak ikusteko aukera izan nuen: klasean gaitasunak lantzeko egiten diren ariketa desberdinak esaterako. Eta honetaz gan aste honetan ere sukaldaritza eguna egin genuen eta hau haurrei gerturatzeko eta bakoitzaren beldurrak hobeto ezagutzeko balio izan zidan.

Nire buruarekin oso gustura sentitzen naiz. Lan asko egiten ari naizela uste dut eta gauzak ondo egiten saiatzen naiz. Nire tutorak egiten duena arretaz behatzen dut, beregandik ikasteko. Nire ustetan berak gauzak nahiko ondo egten ditu eta oso metodo onak erabiltzen dituela iruditzen zait eta hori haurrek dioten maitasunean.

Oso aukera ona da guretzako praktikak egin ahal izatea eta bost aste hauetan ahaik eta gehien ikasten saiatzen ari naiz.



miércoles, 16 de noviembre de 2011

AZAROAK 16, ASTEAZKENA

Nere lehen ipuin kontaketa

gaur lehenengo aldiz ipuina kontau dut. Zazpi antxumeen ipuina izan da haurrei kontatu diedana. Andereño Josune dei bat egitera joan eta ipuina kontzeko eskatu dit. bapatean harrapatu dit eta hasieran urduri jarri naiz. "IPUINA!!!!! NOLA???" pentsatu dut. Baina haurra niri adi-adi begira nituela  konturatzean irakurtzen hasi naiz bi aldiz pentsatu gabe. 

Azkenean konturatzerako ipuina irakurrita neukan eta bastante ondo egin dudala uste dut. Hoberena... askotan pentsatu gabe egitea. Bapateko gauza izateak lagundu egin dit. Oso esperintzia ona izan eta hurrengoa jada ez da lehenengo aldia izango eta lasaiago egingo dut. Haurrak ere gustura egon direla uste dut.

Bakoizatren sentimenduak lantzen

Gaur goizean "HARA"-ko beste jarduera bat egin dugu. Honen helburuak gorputza erlaxatzen ikastea, behin erlaxatuta gaudenean gure barne bizitza sortzen dela sentitzea eta gero hori marrazki batean adierazi ahal izatea dira.

Jarduera hauek taldean egiten ditugu eta leku gehiago dagoela eta, ingeleseko gelara joan gara. Bertan haurrak lurrean etzan dira begiak itxita, buruz gora edo buruz behera. Bitartean Aladinen ipuina kontatuko diegu. Ipuin hau kontatuko diegu. Amaitutakoan, ikasleek Aladin direla imaginatu dute eta alfombra magikoan bidaiatzen zutela, zoriontsuak izan diren toki batera.

Ondoren borobilean eseri eta bakoitza non egon den eta nola sentitu den kontau digu. Eta gero ikasle bakoitzak paper batean margotu du egin duen bidaia. Batzuk hondartzara joan dira, beste batzuk anoetara, besteak ilargira bidaiatu dute...

Bidaia marrazten














Bihar jada osteguna eta ez dut astea bukatzeko gogorik. Aste hau amaitzean beste aste bat bakarrik geratuko zait eta. Baina oraindik aste batean esperintzia asko bizitzeko astia izango dugu.

Biarrarte!!!!!!

martes, 15 de noviembre de 2011

LEHENENGO ALDIZ PRATIKATAN



Nire lehen praktikak. Nire lehen esperientzia irakasle bezala. Nire lehen mantala…

Gure lehen esperientzia bizitzen ari gara egun hauetan irakasle bezala. Askok, beldur handiarekin hasiko genuen abentura hau eta oraindik batzuetan beldurra sentituko dugu hainbat egoera berrien aurrean. Hori baitakar pertsonekin lan egiteak, egun guztiak desberdinak izan daitezkeela. Horregatik, nahiz eta askotan uste dugun jada dena ikusi dugula, beti topa gaitezke zerbait berriarekin. Honek beldurra sor dezake guregan baina egun bakoitza berezia izatea egiten du.

Marrazkian zein egoera islatu pentsatzen jarri nintzenean, dudak baino ez zitzaizkidan burura etorri. Milaka dira klasean bizi ditugun egoerak eta bat bera ez da bestea baino garrantzitsuagoa. Baina azkenean “Ulises” egiten dugun momentua marraztu nuen.

Egunero ekintza honekin hasten dugu eguna. Egoera asko bizi ditugu egunero eta hau ez da beste batzuk baino garrantzitsuagoa, baina nik bakarrik, andereño bezala egin nuen lehen lana da. Lehenengo egunetan Josunek egiteko aukera eman zidan eta agian horregatik niretzat momentu honek xarma berezia du. Esan dudan bezala egunero lehen orduan egiten dugun zerbait da eta marrazkian bezala kokatzen gara: arduraduna, Josune eta ni zutik eta beste haur guztiak lurrean eserita guri begira. Andereñoak fitxak erakusten dizkien bitartean, atzean dauden esaldiak irakurtzen ditu (zeinak fitxan ikusten den irudiaren inguruko informazioa ematen duen). Beraiek adi-adi entzun behar dute.

Praktika hauek hainbat sentimendu sortu ditu niregan: beldurra, poza, maitasuna eta pena (geroz eta gehiago). Haurrak oso tratu ona dute nirekin. Nire gelako pareta estaltzeko adina marrazkia egin dizkidate. Eta nik ere asko maite ditut eurak. Batzuetan lortu dute ni urduri jartzea baina lasaitzea lortzen dut eta egoera zailetan aurrera egitea lortu dut. Konturatu naiz pertsonekin lan egitea ez dela erraza, bakoitza oso desberdina delako eta ezin delako denekin berdin jokatu. Zaila da ahur bakoitza ezagutzea, bakoitzaren izaera eta egoera oso desberdina delako. Baina bere alde ona ere badauka: haur bakoitzak ematen didan besarkada bakoitzak nire lana zoragarria dela konturatzeko balio didalako.

Esperientzia hau oso baliagarria izango zaigula argi daukat. Ikasteko baliogarriena praktika dela pentsatzen dut. Klasean ikasten dugun teoria egoera desberdinetan nola jokatu jakiteko erabilgarria da. Baina egoera horiek pertsonalki bizitzen ez baditugu ez dugu jakingo nola aplikatu teoria errealitatean. Gainera teoria normalean oso orokorra da eta ez du kontutan hartzen haur bakoitzaren egoera.

Asko eskertzen dut praktikak egiteko aukera eman izana, Konturatzen bainaiz, karrera amaitu eta lanean sartzean oso zaila egingo zitzaigula. Horrela benetan andereño izateko momentua iristen zaigunean, egoerari aurre egiten jakingo dugu.

Irakaslea izatea erabaki nuenean hanka sartu ez nuela konturatzeko balio izan dit esperientzia honek. Zein zoragarria den konturatzeko. Haurrekin lan egitea zeinen aberasgarria den konturatzeko.












jueves, 10 de noviembre de 2011

2.ASTEKO HAUSNARKETA

Bigarren astea, normala den bezala, lehenengoa baina bastante hobeto hasi zen. Jada ez zen zerbait berria eta ezagutzen nituen bai irakasleak, ikastetxea eta ikasleak.

Beste irakasleekin aste honetan harreman hobetzen joan zen. Denon artean geroz eta konfiantza gehiago genuen eta horrek ikastetxeko giroa hobetzen du. Goiz eta arratsalde guztietan gelak apaintzeko irudiak egiten gelditu ginen eta oso ondo konpondu ginen taldean. Horrela lan guztiak oso azkar amaitzea lortu genuen. 

Honetaz gain, haurrak ere geroz eta gehiago ezagutzen joan nintzen. Lehenengo astean konfiantza hartu nuen beraiekin eta bigarrenean hobetu ezagutu nituen. Bakoitza nolakoa den hobeto jakin nuen. beste batzuetan esan dudan bezala, haur batzuk irakasle berriaz "aprobetxatzen" dira hasieran. Behin hobetu ezagutzen nuela bakoitza eta bakoitzaren izaera, ikasi nuen nola jokatu bakoitzarekin. Hau da nik uste aste honen emaitz bezala aipatuko nukeena. 

Normalean haurrekin oso "sensiblea" naiz. Batek botoiak lotzen ez dakiela esaten badit, lagundu egiten diot, tirpako mina duela esaten badit nire gainean eseritzen dut pasa arte... Baina sakonago ezagutzea lortu nuenean konturatu nintzen askotan umeek gure atentzioa deitzeko estrategiak erabiltzen dituztela. Estrategia horien aurrean guk modu batean errakzionatzen dugueta horrel gaizki ohitzen ditugu. Horregatik uste dut garrantzitsua dela haur bakoitza benetan nolakoa den jakitea. Klasean ikusten dena baino haratago ezagutzea. 

Aste honetan beraz, gogorragoaz izaten ikasi dudala esan dezaket. Pena eman arren askotan haurrei errieta egin behar zaiela ikasi dut edota batzuetan lanak egitera behartu behar zaiela.

Harrigarria da ikustea nola lau urteko haur batek, gure adineko pertsona bat engainatu dezakeen. Askotan gu baino argiagoak dira eta guk euren adimena gutxiesten dugu.

Besterik gabe, hauek dira nire praktikatako bigarren astetik atera ditzakedan ondorioak. Astero zerbait ikasiko dudala argi daukat.

Hurrengorarte!!!!!!!

lunes, 7 de noviembre de 2011

GAUR EGUN...


Egunero elkartzen gara goiko marrazkian ikusten den ate horretan. Egunero lanean hasteko prest. Eta horregatik marraztu dut unibertsitateko sarrera, bertan hasten delako egunero dena.

Jada bi urte daramatzagu irakasle izateko ikasten. Oso gustuko dudan ikasketa da  hau. Hasiera batetik gustatu izan zaizkit haurrak, baina ez dut beti argi izan irakasle izatearena. Baina behin karrera hau egiten hasi nintzela konturatu nintzen benetan zein gustuko dudan. Orain badakit haurrekin lan egin nahi dudala, eta orain praktikatan nagoela, geroz eta argiago daukat hori. Aurretik , uda honetan , monitore bezala egin dut lana 7 urteko haurrekin, herriko udalekutan eta esperientzia zoragarria izan zen.

Ikasketa hauek egin ditudan bitartean jende asko ezagutu dut. Batzuekin harreman handiagoa daukat, baina orokorrean gelako giroa oso atsegina dela esan dezaket. Taldean lan egiten dugu orokorrean eta taldekoekin daukat harreman gehien. Gainera aurten taldeko birekin bizi naiz Donostiako pisu batean. Taldekideekin harreman zoragarria daukat, betidanik ezagutuko banie bezala.

Esan dudan bezala urte honetan Donostian bizi naiz beste hiru pertsonekin. Hirurak Legazpikoak dira eta bi nire klasekoak. Etxean ere oso ondo pasatzen dut, baina lana ere egiten dugu. Oso ondo dago klase-kideekin bizitzea horrela talde-lanak etxean egin ditzakegu.  Aurreko urtean joan-etorri egiten nuen Zumarragatik eta askoz ere astunago egiten zen. Egia esan Donostian ikasi eta bertan bizitzeak abantaila asko dauzka.

Normalean klasean taldean aiten dugu lan. Hau oso egokia da, asko ikasten baitugu lanen bitartez eta askotan aproposagoa da hau, azterketak egitea baino. Hau da, gehiago ikasten da lanak eginez, irakasleak klasean teoria emanez baino.

Ni orokorrean karrera honetan oso gustura sentitzen naiz. Lehenengo egunetik asko gustatu zitzaidan eta landu ditugun gai guztiak gustuko izan ditut. Baina, gehien gustatu zaidana eta batez ere harritu nauena edo nire atentzioa deitu duena, psikologiako ikasgaia izan da. Oso interesgarri iruditu zait lehenengo egunetik, eta oso garrantzitsua.

Nire estantzia irakasle-eskolan marrazki batean islatzeko eskatu didate. Hasiera batean ez nekien zer marraztu edo zein egoera marraztu, aukera asko bainituen. Baina sentitzen nuen guztia marrazkia batean islatzea oso zaila iruditzen zitzaidan. Nola islatu sentipen guztiak marrazkia bakar batean??? Ba esperientzia guztien hasiera irudikatuz. Horregatik irudikatu dut neure burua fakultateko sarreran, klasera sartu aurretik. Sentimendu guztien hasieran.

Oraindik beste bi urte geratzen zaizkigu Irakasle izan ahal izateko.  Baian ni behintzat bi urte horiei aurre egiteko gogo biziz nago. Lan egiteko gogoak ez zaizkit falta, lau urte hauen emaitza zoragarria izango dela badakit eta. Badakidalako lau urte hauek eta gero, nire ametsa bete ahal izango dudala. 

domingo, 6 de noviembre de 2011

1. ASTEKO HAUSNARKETA

Lehenengo astea 4 egunez osatuta egon zen. Laburra baina emozioz betea, haurrekin irakasle bezala lan egiten nuen lehen astea baitzen. 

Aste hau prozesu bat izan zen. Lehen egunean ezezagun bat nintzen ikasleentzat eta beraiek neretzako ere. Pixkanaka elkar ezagutzen joan ginen. Gainera lehen egunean ez zeuden haur guztiak eta ia egunero beste bat ezagutzen nuen.

Haurrekin lan egitea, emozioz betetako lan bat da. Oso urduri hasi nintzen astelehen hartan baina segituan lasaitu nintzen, haurrek hori errazten baitute. Segituan hartu zuten konfidantza nirekin eta horrek ni lasaiago egotea lortu zuen. Lasaitasun hori nire gelako andereño Josuneri ere eskertu behar diot.

Batzuetan haurrekin lan egtitea oso neketsua dela konturatu naiz. Bi gaude orain gelan 24 umerekin eta zaila egiten da denak kontrolatu ahal izatea. Horregatik konturatu naiz 24 ume irakasle bakar batentzat lan handia direla.

Honetaz gain, lehen aste honetan, klase orduez kanpo egin beharreko lan pilaz ere ohartu naiz. Haurrak etxera joatean irakaslea guztiak elkartzen dira eta datozen egunetan egin beharrekoaz hitzegiten dute edo gelan jartzeko apaingarriak egiten dituzte ( beste hainbat gauzen artean). Irakaslearen lana beraz, askotan esan diguten bezala, ez da haurrekin gelan egotera mugatzen.

Laburbilduz, lehenengo astearen oso balorapen ona egin dut. Esan bezala, haurrekin lan egitea gogorra dela zuzenean ikusi dut baina aldi berean oso lan aberasgarria dela argi daukat. Haur baten irrifar batek edota besarkada batek, irakasleen gainerako lan gogorra arintzen dute. 

Esperintzia honetan asko ikasiko dugula argi daukat.

viernes, 4 de noviembre de 2011

AZAROAK 3, OSTEGUNA (opariz betetako eguna)

Atzoko egunean ez nuen astirik izan atzoko gertaerei buruzko informazioa emateko, beraz gaur lan bikoitza daukat.

Beste egunen oso antzekoa izan zen eta egunero bezela oinarrizko egitekoak "Ulises" eta txokoak izan ziren. Psikomotrizitatea ere izan genuen, ostegunero bezala eta beste zirkuitu bat egin genuen. Honetaz gain, oraingo gaiarekin (etxea) zerikusia duen hiztegia landu dugu. Horretarako kartel batzuk erabili ditugu, non txirritx azaltzen den etxeko gela desberdinetan. Honekin haurrek etxeko zati desberdinak edo objektu desberdinak identifika ditzakete.

Baina egun honetako ekintzarik esanguratsuena, marrazkien ordu librea zan zen. Egoera hau oso espontaneoa izan zen. Haurrak jolas garaitik bueltan, marrrazkiak egiten hasi ziren eta andereñoak gelditu beharrean segitzen utzi zien. Oso gustora egon ziren. Asko gustatzen zaie horrelako momentu libreak izatea.

Eta marrazketa momentu horretatik lortuta emaitza hemen behekoa izan zen. Ni beraiekin eseri nintzen eta marrazten hasi nintzen eta hiru haurrek oparitxo hauek egin zizkidaten. Nik izugarri ondo pasa nuen, haurren pare. Oparitxo hauek ilusio handia egin zidaten. Nire gelako paretan jarriko ditut, haurrek egindako lehen opariak dira eta.    Ze pozik nagoen!!!!


miércoles, 2 de noviembre de 2011

AZAROAK 2, ASTEAZKENA

Bigarren astea.


Aste hau oso laburra da. Hiru klase egun baino ez dauzka. Gaur aste honetako lehenengo eguna izan da eta aurreko astean bezala hasi da, hau da, haur bakoitzari asteburu luze honetan egindakoa galdetuz. 

Gaurko eguna aurreko asteko astelehenaren oso antzekoa izan da. Esan dudan bezala ikasle bakoizak zer egin duen azaldu digu eta jarraian txokotean banatu dira. Arratsaldean "Ulises"-en jarduera bat egin dugu, aurrekoan beste sarrera batean azaldu nuena eta lateralitatea lantzeko helburua duen. Gero txokoetan banatu dira berriz ere eta patioan jolasean ibili ta gero etxera joan gara.

Atsaldean txokoetan geundela, Josune andereñoa momentu batean enkargu bat egitera joan da eta ni bakarrik geratu naiz gelan aurrekin. Orain arte eznekien zein zaila zen 24 ume kontrolatzea. Txoko bakoitzean lan bat egin beharra zeukaten eta batzuei laguntzen nien bitartean besteak deika neuzkan. Hasieran urduri jarri naiz denekin batera ezin nuelako, baina lortu dut aurrera eramatea. Beno, horrelako egoerekin ikasten da...

Bihar berriz ere osteguna da, beraz konturatzerako asteburua berriz ere eta deskantsatzeko aukera.

lunes, 31 de octubre de 2011

HAURRA NINTZENEKO UNEAK OROITUZ

Haurrekin lanean ari garela, ni ere nire Haur Hezkuntzako garaietara itzuli  eta hauetan pentsatzen jarri naiz. Aurretik beste sarrera batean esan nuen bezala, nik uste nire eskolako oroitzapenak nahiko onak direla. Nahiko pertsona itxia nintzen baina ala ere, lagunekin harreman ona nuen eta horrek eskolara pozik joatea eragiten zuen. Nik uste horren ondo pasatzearen arrazoia, klasean genuen giro ona dela. Denon artean oso ondo pasatzen genuen. Batzuetan bihurrikeri batzuk egiten genituen, baina orokorrean irakasle guztiak gutaz oso iritzi ona zuten . 


Guzti honekin nire esperientzia on batean eta esperientzia txar batean pentsatzen jarri naiz. Esperientzi onak asko dira eta txarrak ere. Gezurra badirudi ere, errazago egiten zait egoera txarrez oroitzea.

Hasteko gaizki sentitzea egin zidan egoera kontatuko dut. Hau galdetzen didaten bitartean beti egoera berdina kontatzen dut, beti berdina etortzen zait burura. Hau zerbaitegatik izango da. Momentu horretan, nahiz eta tontakeri bat izan, oso gaizki sentitu nintzen, batez ere ez ninduelako inork ez lagundu.

Bost urte inguru nituela, eskolara jostailu bat eraman nuen. Jostailu txiki bat baino ez zen, baina gurasoek oparitutakoa zenez oso gustuko nuen. Jolas orduan jostailuarekin atera nintzen patiora harekin jolasteko asmoz. Momentu batean, beste zerbait egitea nindoala, txamarrako poltsikoan utzi nuen gordeta. Denbora batez futbolean aritu nintzen eta jolas garaiaren amaieran, txamarra hartzera joan nintzenean, jostailua ez zegoen bertan. Momentu horretan asko larritu nintzen. Banekien bertan utzi nuela eta jada ez zegoen han. Lagunei esan nienean segituan esan zidan baten batek, nire klase-kide bat ikusi zuela nire txamarraren inguruan. Momentuan ez nuen dudarik egin. Nire klaseko ume hori beti liskar guztietan zegoen sartuta, eta hari bota nion erru guztia bi aldiz pentsatu gabe. Agian ez zen bera izan edo berak behintzat hor esaten zuen baina okerren sentiarazi zidana irakasleari esan nionean izan zen.


Jostailua lapurtu zidatela konturatu ondoren, andereñoari estera joan nintzaion. Bost urteko haur bat nintzen eta normalena andereñoari esatea iruditzen zait. Irakasleak nitaz paso egin zuen guztiz. Uler dezaket berak arazoa nik neuk konpondu nahi izatea, baina hitz egin zidan modua ez dut uste egokia izan zenik. Aurretik esan dudan bezala, ez zait horren arraroa egiten  haur batek irakasleari laguntza eskatzea, horregatik ez zait normala iruditzen, berak nola egin zuen nitaz paso eta nola esan, oso modu gogorrean, hori nire arazoa zela eta nik konpondu behar nuela. Oso gaizki sentiarazi zidan. Oso triste nengoen gurasoek oparitutako jostailua desagertu zelako eta andereñoren erantzunak guztiz hondoratu zidan.


Hau da haurra nintzeneko nire esperientzia txarra. Esan dudan bezala uler dezaket irakasleak arazoak neure kabuz konpontzen ikastea nahi izatea. Baina adin horretako haurrari gauzak beste era batean ulertarazi behar zaizkio, bere adinerako azalpen ulergarriak emanez. Bere erantzunarekin lortu zuen bakarra ni gaizki sentiaraztea izan zen eta jostailurik gabe geratzea.

Oroitzapen txarrak alde batera utzita, honetan pentsatzen jarriko naiz. Oroitzapen onak hasieran esan dudan bezala asko dira baina ez dut egoera konkretu bat gogoratzen. Saiatu naiz gogoratzen eta gurasoei ere laguntza eskatu diet baina ez dugu lortu. Hau dela eta ni re haurtzaroko momentu gustukoena kontatuko dizuet. Egun asko irauten zituen eta horren ondo pasatzea eragiten zidanaren zergatia azalduko dizuet.


Oroitzape on hori igerilekura igerian ikastera joaten ginekoa da. Urtean behin hilabete batez gutxi gorabehera igerilekura joaten ginen kurtsokoak igerian ikastera. Klaseka joaten ginen ordu desberdinetan. Klasetik taldean joaten ginen edota lehenengo orduan bazen, gurasoek eramaten ziguten. Hara iristerakoan, bainujantzia jartzen genuen eta martxan jartzen ginen. Oraindik oroitzen dut igerileku horretan egiten duen bero goxoa eta dagoen usaina.

Bi irakasle zeuden guri igerian erakusteko prest. Hasieran askok ez zekiten igerian, beste batzuk eskolaz kanpo joaten ginen igerilekura eta zerbait egiten bagenekien. Gogoratzen dut nola genuen espumazko karratutxoez osatutako flotagailua, igerian egitea errazten ziguna. Honetaz gain material berdinez egindako taula bat ere bagenuen eta bertan helduta egiten genuen igeri.

Ariketa desberdinak egiten genituen, igeri egiteko era desberdinak ikasteko: braza, bizkarrez, mariposa, … Baina momentu onena amaieran zetorren, guztioi gustatzen zitzaigun momentua, “alfonbrara” jolasten ginen unea. Irakasleek alfonbra zabaltzen zuten uretan eta guk, ikasleok, alfonbraren gainetik egin behar genuen korrika ez erortzen saiatuz. Oso dibertigarria zen eta oso ondo pasatzen genuen bakoitzak oreka nola mantentzen zuen saiatuz. Hasieran segituen erortzen ginen uretara baina denborarekin geroz eta gehiago mantentzen ginen alfonbra gainean. Hau izan da betidanik nire jolas gustukoena.

Agian askok, esperientzia hau, txar bezala gogoratuko dute ona beharrean. Bazegoen urari beldur handia zion jendea eta asko kostatu izan zitzaiona igerian ikastea. Baina niri, aitak askotan gogorarazten didanez, betidanik gustatu izan zait uretan ibiltzea. Oso txikia nintzenetik uretara botatzen nintzen pentsatu gabe, igerian jakin gabe eta amari oso gaizki pasaraziz. Gaur egun oraindik, oso gustuko dut uretan ibiltzea, nahiz eta ez naizen asko joaten igerilekura. Izugarri lasaitzen dit igeri egiteak eta oso sentsazio ona sortzen dit.

Igeriketa klaseak amaitzen zirenean, oso gustuko nuen beste momentu bat iristen zen. Izeba edo aitona joaten ziren nire bila, eta han polikiroldegian taberna zegoenez jatekoa erosten zidaten. Zoragarria zen igeri egitetik atera goseak amorratzen eta “txokolatezko napolitana”  jatea.

Besterik gabe, hauek dira nire haurtzaroko oroitzapen txarra eta ona. Baliagarria iruditzen zait, denboran atzera egitea eta haurtzaroko esperientzia birgogoratzea. Horrela errazago egingo zaigu haurren lekuan jartzea. Gu ere haur izan gara eta 4 urte izan ditugu eta beraiek bizi ditzaketen esperientziak  bizi izan ditugu. Garrantzitsua da, atzera begira jartzea eta gure irakasleek gaizki sentiarazitako momentuen inguruan hausnartzea. Horrela etorkizunean beraiek egindako akatsez ikasi eta gure ikasleei berdina ez egiteko.

viernes, 28 de octubre de 2011

ESKOLA GARAIAK OROITUZ...



Gaur nire eskola garaira itzuli naiz, eta horren inguruan hausnartzen jarri naiz. Niretzako urte zoragarriak izan ziren. Primeran pasatzen nuen bertan eta beti desiratzen nengoen hara joateko, bertan baitzeuden nire lagunak. Lehenengo eskola uneetan kostatu zitzaidan pixka bat ohitzea, amatxorekin geratu nahi izaten nuen.

Goizean goiz ohetik jaikitzen nintzen salto batez pozaren pozaz, banekien eta eskolara joateko garaia zela.  Eskola, ikasteko leku bat izateaz gain, lagunen topagune ere bazen. Orokorrean jarrera ona genuen baina gureak ere egiten genituen: mahaietan igotzen ginen dantzan egitera, abestiak asmatzen genituen, …

Klasekoen artean oso giro ona genuen, primeran eramaten ginen. Bestea gelakoak elkarren artean liskarrean zeuden bitartean gu jolasean aritzen ginen denok batera. Asko gustatzen zitzaigun denoi futbolean aritzea baita harrapaketatan jolastea ere.


Testu honen hasieran nik egindako marrazkia ikusi dezakezue. Neure burua marraztu dut, gelan, nire mahaian eserita marrazki bat egiten. Egoera hau irudikatzea erabaki dut, nire eskolako momentu gustukoena zelako. Ikaragarri gustuko nuen marrazkiak egitea edozein material motarekin. Imajinazio handiko neska nintzen eta buruan nituen irudiak orri batean islatzea zoragarria zen. Gurasoentzako marrazkiak egiten nituen etxean jartzeko, lagunei euren urtebetetzetan oparitzeko, …

Oraindik oroitzen dut nola 10 urte egin nituen egunean pailazo baten marrazkia egitea eskatu zigutela. Niri primeran atera zitzaidala iruditu zitzaidan, eta hori urte bat zaharrago nintzenaren ondorio zela pentsatu nuen une horretan. Haurren gauzak.

Marrazten nuenean, irudien mundu horretan sartzen nintzen eta horrek asko lasaitzen ninduen. Baina aipatu beharra daukat beti izan naizela nahiko neska urduria eta nahiz eta marrazteak lasaitzen ninduen, beti iristen zen une bat non ezin nintzen geldi egon eta nire eserlekutik altxatzen nintzen.

Hasieran aipatu dudan bezala, eskolako oso oroitzapen onak dauzkat. Baina, nola ez, bereziki gogoratzen ditudan momentuak, kideen urteak ospatzen genituenetakoa da. Hiru hilabetetik behin, hilabete horietan urteak betetako haurren ospakizuna egiten genuen. Lehenengo txokolatada erraldoi bat prestatzen genuen, eta jatekoaz egun hartako protagonistak arduratzen ziren. Janari asko pilatzen zen eta klasetik bete- beteta ateratzen ginen. Gero andereñok musika jartzen zigun, askotan guk klasera eramandako musika. Denetik entzuten genuen. Eta jarraian zoramena zetorren: dantza egitea gustuko genuenak, leiho alboetan zeuden mahaietara igotzen ginen, horrela une horretan kalean zegoen jendeak ikusteko. Zoragarri pasatzen genuen!!!!!

Hau da nire eskola garaiaz oroitzen dudana. Urte horietan primeran pasatu nuen. Askotan pentsatzen dut zoragarria litzatekela berriz ere garai haietara bueltatzea. Baina orain ere oso gustura nago. Beste esperientzia batean murgilduta gaude eta hemendik urte batzuetara, garai hauek ere ilusio handiz gogoratuko ditut. Orain nire lana haurren eskolako garaia ahaztezina eginaraztea da irakasle bezala.  



miércoles, 26 de octubre de 2011

NIRE LEHEN LANA!!!!!!!

Gaurkoan ere egunero bezala Ulises egin dugu. Hau goiz eta arratsaldetan egiten dugu, bakoitzean gai desberdin bat. Gaurkoan, andereño Josunek aukera eman dit Ulises nik egiteko eta bi aldiz pentsatu gabe baietz esan diot.

Barazkien gaia tokatu zait eta bakoitzaren irudia erakusten nien bitartean, zegokion barazkiaren izena esan behar nuen euskaraz eta gaztelaniaz (gero pixkanaka datu gehiago sartzen joaten dira).
            
Amaitu dudanean haurrek txalo egin didate,ondo egin dudanaren seinale, eta horrela berriz ere aukera dudanean animatuta sentituko naiz.
           
Orain arte klasean presente egon naiz eta txokoetan zeuden bitartean nik ere ariketekin laguntzen nien, baina lehenengo aldia izan da gela guztia niri begira adi-adi izan dudana. Hasiera batean, irakasleak nik egiteko proposatu didanean urduri jarri naiz, baina horrelakoetan ausarta izan behar, niretzat berriak diren gauzei aurre eginez bidez ikasteko. 

martes, 25 de octubre de 2011

IRAKASLE TALDE ZORAGARRIA!!!!!!

Hasiera batean koordinatzailea eta nire tutora Josune baino ez nituen ezagutzen. Piskanaka-piskanaka, eguna pasatu ahala, La Salle ikastetxeko Haur Hezkuntza osatzen duen talde guztia ezagutu dut

Esan dudan bezala niri egotzi zaidan irakaslea Josune da, haurrak maite dituela nabaria den emakumea. Nirekin hasiera batetik oso jatorra izan da eta asko lagun dit, edozein duda dudala ere bera argitzeko prest dago uneoro. Baina beraz aparte beste bi irakasle ezagutzeko aukera ere izango dut praktika hauetan (beno, egia esan irakaslea asko ezagutuko ditut, baina konkretuki beste birekin egingo dut lan). Ingeleseko asignatura Eukene izeneko irakasleak ematen du, eta arratsaldean ingelesa izan dugunez berarekin lan egiteko aukera izan dut. Haurrei hizkuntza hau abestien bidez irakasten die eta hauek oso ondo pasatzen dute. Honetaz hain, psikomotrizitate klasea ere beste irakasle batek ematen die. Oraindik ez  dut klase hau ikusteko aukera izan, baina bera jolas tartean ezagutu dut eta oso jatorra izan da praktiketan gauden guztiokin.

Hau guztia esanda, eskertu nahi diet irakasle guztiei, aukera eman digutela (guk eskatzeko beharrik izan gabe) klaseak amaitu eta gero hurrengo eguneko materiala prestatzen geratzeko. Hau oso baliagarria izango zaidala argi dut, irakaslearen lana ez baita klasera mugatzen eta horrela aspektu guztiak ezagutu ahal izango ditut.

Beraiei esker, gure bidai hau zoragarria eta aberasgarria izango dela argi daukat.

ANDEREÑO BERRIA KLASEAN!!!!!!!


Goizeko 9etan sartu gara gaur klasean. Irakasle gelara joan gara eta bertan zegoen Haur Hezkuntzako koordinatzailea gure zain, urduri nabaritu omen gaitu, segituan saiatu baita gu lasaitzen.
           
Bigarren pausoa nire gelara joatea izan da. Bertan zegoen jada nire zain gelako tutora, Josune, eta haur gehienak ere bertan zeuden. Beraz mantala jarri eta “ANIMO!!!” esan diot neure buruari.

Denek harridura aurpegiarekin begiratzen ninduten, irakasleak denbora batean beste andereño bat izango zutela argitzen zien bitartean. Nik ere beldur aurpegi berarekin begiratzen niela iruditu zait. Klaseari hasiera emateko gaurko eguneko arduraduna izendatu du Josunek. Bere lanen artean ondorengoak aipa ditzaket: klasean daudenen eta ez daudenen izenak paretan itsastea, eguneko eguraldia zein den erabaki eta astean falta diren klase egunak eta jada egindakoak egutegiaren azpian jartzea.


Jarraian, ipuina kontatu eta gero, irakasleak txokoetan banatu ditu. Gela hau lau txokoetan banatuta dago eta haur bakoitzak argi dauka zein den dagokiona. Batzuk etxe txokoan daude jolasean, baina beste hiru txokoetakoak dagokien gaia lantzen dute, fitxa batzuk betetzen dituzten bitartean. Gaurkoan gai berri bat hasi dugu: etxea. Txokoetan klaseak amaitu arte egin dugu lan baina tartean ordu erdi inguruko jolas ordua izan dugu. Bertan haurrek harrapaketatan edota soka saltoan aritzeko aukera dute, nahiz eta gaurkoan frontoian egon behar izan dugun, eguraldia ez baikenuen lagun. Klaseak amaitu aurretik orain dagokigun gaia etxea denez, gai horrekin zerikusia duen hiztegia landu dugu. PIIIIIIIII!!!!!! Klaseak amaitu dira. Haurrak sailkatzen dituzte, batzuen bila gurasoak joaten dira, baina beste batzuk autobusaren zain edota jangelara joateko zain geratzen dira.


Arratsaldeko saioa benetan laburra egin zait. Ordu bi erdietan sartu eta hiruretan ingeleseko klasea zuten haurrek beraz ordu erdi horretan ez dugu asko egiteko astirik izan. Ingeleseko klasea eta gero berriz ere txokoetan aritu dira, oraingoan haurrak lekuz aldatzen dira, beraz, goizean txoko bat lantzen dute eta arratsaldean beste bat. Klaseak amaitu baino apur bat lehenengo berriz ere jolas tokira atera gara.


Amaitzean, autobusa hartu behar dutenak ilaran jartzen dira. Aste honetan, arratsaldetan, Josuneri eta niri dagokigu lista pasatzea, autobusa hartzen duten haur guztiak daudela egiaztatzeko, eta gero bertaraino eramatea.


Hau izan da nire lehen eguna. Laburtzen saiatu naiz, baina zaila egiten zait era laburrago batean azaltzea. Nik nahiko urduri hasi dut eguna, baina denbora pasatzen joan den heinean asko lasaitu naiz eta horren eskerrak nire tutora Josuneri eman behar dizkiot, asko lagundu baitit eta oso erraza egin dit eguna. Haurrak ere harridura aurpegiarekin begiratzen zidaten lehen orduan, baina azken ordurako jada lau haur hanketatik zintzilik neuzkan eta honek aurrera jarraitzeko gogo handia ematen du.


Nire lehen egun hau ZORAGARRIA izan da eta desiratzen nago asteazkena iritsi eta berriz ere praktiketara joateko. ANIMO denoi!!!!!!!!!