Lehenengo astea 4 egunez osatuta egon zen. Laburra baina emozioz betea, haurrekin irakasle bezala lan egiten nuen lehen astea baitzen.
Aste hau prozesu bat izan zen. Lehen egunean ezezagun bat nintzen ikasleentzat eta beraiek neretzako ere. Pixkanaka elkar ezagutzen joan ginen. Gainera lehen egunean ez zeuden haur guztiak eta ia egunero beste bat ezagutzen nuen.
Haurrekin lan egitea, emozioz betetako lan bat da. Oso urduri hasi nintzen astelehen hartan baina segituan lasaitu nintzen, haurrek hori errazten baitute. Segituan hartu zuten konfidantza nirekin eta horrek ni lasaiago egotea lortu zuen. Lasaitasun hori nire gelako andereño Josuneri ere eskertu behar diot.
Batzuetan haurrekin lan egtitea oso neketsua dela konturatu naiz. Bi gaude orain gelan 24 umerekin eta zaila egiten da denak kontrolatu ahal izatea. Horregatik konturatu naiz 24 ume irakasle bakar batentzat lan handia direla.
Honetaz gain, lehen aste honetan, klase orduez kanpo egin beharreko lan pilaz ere ohartu naiz. Haurrak etxera joatean irakaslea guztiak elkartzen dira eta datozen egunetan egin beharrekoaz hitzegiten dute edo gelan jartzeko apaingarriak egiten dituzte ( beste hainbat gauzen artean). Irakaslearen lana beraz, askotan esan diguten bezala, ez da haurrekin gelan egotera mugatzen.
Laburbilduz, lehenengo astearen oso balorapen ona egin dut. Esan bezala, haurrekin lan egitea gogorra dela zuzenean ikusi dut baina aldi berean oso lan aberasgarria dela argi daukat. Haur baten irrifar batek edota besarkada batek, irakasleen gainerako lan gogorra arintzen dute.
Esperintzia honetan asko ikasiko dugula argi daukat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario