Nere lehen ipuin kontaketa
gaur lehenengo aldiz ipuina kontau dut. Zazpi antxumeen ipuina izan da haurrei kontatu diedana. Andereño Josune dei bat egitera joan eta ipuina kontzeko eskatu dit. bapatean harrapatu dit eta hasieran urduri jarri naiz. "IPUINA!!!!! NOLA???" pentsatu dut. Baina haurra niri adi-adi begira nituela konturatzean irakurtzen hasi naiz bi aldiz pentsatu gabe.
Azkenean konturatzerako ipuina irakurrita neukan eta bastante ondo egin dudala uste dut. Hoberena... askotan pentsatu gabe egitea. Bapateko gauza izateak lagundu egin dit. Oso esperintzia ona izan eta hurrengoa jada ez da lehenengo aldia izango eta lasaiago egingo dut. Haurrak ere gustura egon direla uste dut.
Bakoizatren sentimenduak lantzen
Gaur goizean "HARA"-ko beste jarduera bat egin dugu. Honen helburuak gorputza erlaxatzen ikastea, behin erlaxatuta gaudenean gure barne bizitza sortzen dela sentitzea eta gero hori marrazki batean adierazi ahal izatea dira.
Jarduera hauek taldean egiten ditugu eta leku gehiago dagoela eta, ingeleseko gelara joan gara. Bertan haurrak lurrean etzan dira begiak itxita, buruz gora edo buruz behera. Bitartean Aladinen ipuina kontatuko diegu. Ipuin hau kontatuko diegu. Amaitutakoan, ikasleek Aladin direla imaginatu dute eta alfombra magikoan bidaiatzen zutela, zoriontsuak izan diren toki batera.
Ondoren borobilean eseri eta bakoitza non egon den eta nola sentitu den kontau digu. Eta gero ikasle bakoitzak paper batean margotu du egin duen bidaia. Batzuk hondartzara joan dira, beste batzuk anoetara, besteak ilargira bidaiatu dute...
Bidaia marrazten |
Bihar jada osteguna eta ez dut astea bukatzeko gogorik. Aste hau amaitzean beste aste bat bakarrik geratuko zait eta. Baina oraindik aste batean esperintzia asko bizitzeko astia izango dugu.
Biarrarte!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario