HOSTO FESTA
Ostegun arratsaldean hosto festa ospatu genuen. Ospakizun hau udazkena ospatzeko antolatzen dute eta protagonista nagusiak hostoak izan ziren.
Frontoiean egun askotan bildutako hostoak pilatu genituen. Bertara atera ginen 4 urteko bi gelak eta ume guztiak korrika joan ziren hostoekin jolastera, VIVALDI-ren udazkena entzuten zen bitartean.
han hostoak botatzen dizkiote bata besteari eta oso ondo pasatzen dute. Hasieran ni argazkiak ateratzen ibili nintzen baina gero barrura sartzera animatu nintzen. Azkenean haurrak baino hobeto pasa nuen. Hori bai hostoz beteta amaitu nuen.
Oso ondo pasa genuen denok eta naturak eskeintzen dizkigun gauzaz gozatzeko oso modu ona iruditu zitzaidan. Hemen azpian dituzue argazki batzuk ideia bat egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario