Aste hau oso laburra da. Hiru klase egun baino ez dauzka. Gaur aste honetako lehenengo eguna izan da eta aurreko astean bezala hasi da, hau da, haur bakoitzari asteburu luze honetan egindakoa galdetuz.
Gaurko eguna aurreko asteko astelehenaren oso antzekoa izan da. Esan dudan bezala ikasle bakoizak zer egin duen azaldu digu eta jarraian txokotean banatu dira. Arratsaldean "Ulises"-en jarduera bat egin dugu, aurrekoan beste sarrera batean azaldu nuena eta lateralitatea lantzeko helburua duen. Gero txokoetan banatu dira berriz ere eta patioan jolasean ibili ta gero etxera joan gara.
Atsaldean txokoetan geundela, Josune andereñoa momentu batean enkargu bat egitera joan da eta ni bakarrik geratu naiz gelan aurrekin. Orain arte eznekien zein zaila zen 24 ume kontrolatzea. Txoko bakoitzean lan bat egin beharra zeukaten eta batzuei laguntzen nien bitartean besteak deika neuzkan. Hasieran urduri jarri naiz denekin batera ezin nuelako, baina lortu dut aurrera eramatea. Beno, horrelako egoerekin ikasten da...
Bihar berriz ere osteguna da, beraz konturatzerako asteburua berriz ere eta deskantsatzeko aukera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario