Páginas

jueves, 12 de enero de 2012

META-HAUSNARKETA


    Buruan beltaka

Ia bi hilabete pasa dira praktikak egin nituenetik, nahiz eta orain dela bi egun amaitu izan bagenu sentitu. Denbora batez ez dut bloggean ezer idatzi, baina bost aste haietan bizitako ez dut burutikkentzea lortzen. Hilabete luze horretan bizitakoaren inguruan hausnarketa sakon bat egitea eskatu didate eta jarraian duzue nire buruan bueltaka dabilenaren laburpen txiki bat.

Lehenik eta behin blogaren "sistemaren" inguruan pentsatzen dudana azalduko dizuet. Gelan bog bat egin behar genuela entzun nuenean beldurtu egin nintzen. Ordenagailuan sarritan ibiltzen naiz, baina inoiz ez naiz oso abila izan eta hau dela eta oso urduri jarri nintzen. Izugarrizko erronka iruditu zitzaidan. Baina behin praktiketan hasita eta egunerokoa idazten hasi nintzenean, horrenbesterako ez zela konturatu nintzen. Egunean bizitakoa baino ez nuen islatu behar. Denborarekin metodo honen aberasgarritasunaz konturatzen joan nintzen. Egunero bizitakoaren inguruan hausnartzeko balio du. Askotan esperientzia bat bizi dugu baina ez dugu denborarik hartzen horren inguruan pentsatzeko eta era honetara egunean denbora txiki bat behintzat bagenuen horretarako. Gainera blog hau urteetan zehar hemen izango dugu gure etorkizunako esperientzien inguruan gure irakurleei informatzeko eta guk geuk gure buruaren balorazio bat egin ahal izateko.

Horrelako ikasketa batean praktikak egitea zeinen garrantzitsua den konturatu naiz esperientzia honi esker. Klasean ikasitako teoriak askotarako balio digunaren dudarik ez dut, baina askotan errealitatea zein den ikusi beharra dago. Badakigu jendeak ikasketak amaitzean eta lanean hastean batzuetan galduta sentitzen dela eta horrexegatik uste dut praktikak beharrezkoak direla. Gainera lan honetan pertsonekin egingo dugu lan. Gelako teoria aplikagarria da, baina pertsonekin lan egiteak hau zaildu egiten du. Pertsona guztiak ez gara berdinak eta horregatik teoria bakar eta orokor bat denei era berdinean aplikatzea oso zaila da. Badakit hilabete horretan ikasitakoa oso baliagarria izango zaidala etorkizunean.

Badakigu lehen praktiketa hauetako helburua behaketa dela baina gelan parte hartzea ia beharrezkoa da. Hasiera batetik gelaren parte zara edozertarako. Haurrek beste irakasle bat bazina bezala hartzen zaituzte eta zure parte hartzea behartzeb dute. Eta hau niretzat oso aberasgarria izan da. Zoragarria izan da gelara urduri eta beldurrez joan eta 4 urteko umeek zugan konfiantza guztia nola jartzen duten ikustea. Baliogarria sentiarazten dizu, gela horretako kide eta dinamikaren parte. 

Praktiken inguruan orduak egon nintekke hizketan baina nire helburua ez da zuek aspertzea. Gainera, amaitu haurretik, gure praktiketako tutoreak martxan jarritako metodologiaren inguruan ere hausnarketa txiki bat egin nahiko nuke. Haiseran esan dudan bezala blogaren ideia oso ona zela konturatu nintzen denbora pasa ahala. Baina horretaz aparte, praktikak amaitzean denok bildu ginen gure ideiak eta esperientzia amakomunean jartzeko.

Bilera txiki honen ideia oso ona iruditu zitzaidan. Pentsatzen duguna adierazteko aukera handia eman zigun. bestea bizitakoa entzutea ere aberasgarria norbere buruarentzat. Argi ikusi zen bakoitzak gauza bat bizitzeko aukera izan duela eta ondo dago errealitate desberdin horiek ikusi ahal izantea, gure lana ez baita beti berdina izango. Gainera batzuk eskola txikietan egoteko aukera izan dutenez, esperientzia hori entzun ahal izan genuen. Gai honen inguruan amaitzeko aipatu beharra daukat, asko baloratu dudala irakasleak gure ideia islatzeko emandako aukera, guregan konfiantza handia jarri duela iruditu zait.

Hau guztia izan daiteke buruan bueltaka dudanaren laburpen txikitxo bat, guztia ezin baitut azaldu. Esperientzia hau beti egongo da nire oroimenean, eta behar izanez  gero ere blog honetan islatuta dut. Atzera begiratu nahi dudan bakoitzean ordenagailua piztu eta nik neuk sortutako honetan sartzea besterik ez dut, bertan nire bizipen guztiak bilduta ditudalako: nire oroitzapenen kaxa.

HARA proiektua

HARA-rekin geure burua lantzen

HARA La Salle ikastetxeek 2010-2011 ikasturtean martxan jarritako proiektua da. Honekin Haur Hezkuntzatik, Batxillergorarte  egiten dute lan, hau da,adin guztietarako pentsatutako proiektua da.

Honen helburua barnetasuna lantzea txikitatik helduak diren arte: arnasten ikasten dute, erlasatzen, sentimenduak adierazten, euren burua topatzen, etab. ikasten dute. Batez ere, aurretik aipatu dudan bezala, bakoitzak bere burua lantzea du helburu. 

Horretarako hainbat jarduera pentsatuta daude eta jarduera hauek adinaren arabera aldatzen edo garatuagoak izaten joango dira. Ariketa hauetako batzuk pratiketako egunerokoan ikusi ahal izango dituzue.

sábado, 26 de noviembre de 2011

IKT-en inguruan

IKT-em inguruan galdera batzuk egin dizkiegu gure ikastetxeko andereñoei. Horrela eskola honetako IKT-en erabilpenaren inguruan zertxobait gehiago jakin ahal izan dugu. La Salle-Legazpi ikastetxean lau ikaskide gaude praktiketatan eta horregatik denon artean egin dizkiegu galderak, azken galdera izan ezik, bakoitzak bere tutoreari egin diona. 

Hemen dituzue galderak eta euren erantzunak:

1. Nola lantzen dira informazio eta komunikaziozko teknologiak?

-Gela bakoitzean: ordenagailua dago, irrati kaseta,
-Gela batean: proiektorea dago zine saioak egiteko, CREA egiteko, SENSOR egiteko. Baita ere telebista bat dago, baina proiektorea dagoenetik ez da erabiltzen.
-Irakasleek informazioa bilatzeko, materiala osatzeko, erabiltzen dute internet.
-Behar izanez gero, eskolako liburutegian arbel digitala dago, nahiz eta haur hezkuntzan ez duten erabiltzen.

2. Zer nolako materiala erabiltzen dute?

-Ttanto, Txirritx, Xango, hauek Urtxintxa barnekoak dira): CD bat daukate, eta bertan ipuinak, jolasak, abestiak eta antzekoak daude.
-Pirritx, Porrotx eta Marimototx: bideoak, abestiak, ipuinak, jolasak
-Ingeleseko bideoak: Nursery Rhymes eta youtubetik hartutako bideo ezberdinak.
-Hizkuntza lantzeko bideoak: batez ere euskara eta ingelesa. “Haurrak euskalduntzen bideoaren bidez” euskara lantzeko (Xabier Leterenak)
-Bitxitarrak: fitxa liburuak, osagarriak, plantillak egin ahal  izateko, ipuinak, … (denetatik erabiltzen dute).
- Sorgin Xarmangarria

3. Internet erabiltzen da? Zertarako?

Irakasleek bakarrik erabiltzen dute:
-Materiala osatzeko marrazkiekin, argazkiekin, informazioarekin, …
Adibideak: Picassa Web, Maestra infantil
(picasaweb.google.com) honen bidez, maestra infantilen aldizkaria lortzen dute.

4. Parte hartzen dute IKTko proiekturen batean? Zein da eta zertan datza?

IKT taldea osatzen ari da, geroz eta funtzio gehiago webaren bidez egiteko asmoz eta teknologiak geletan etorkizunean gehiago sartzeko asmoarekin. Gaur egun, Sallenet. web orriaren bidez familiei notak helarazteko eta eskolako informazioa bertatik eskaintzeko erabiltzen dute.

5.Nola lotzen da metodologia IKTarekin?

Askotan erabiltzen dute gelan ematen diren jardueren osagarri moduan. Adibideak: “etxea” gaia lantzen ari badira, etxearen inguruko bideoak ikustera joaten dira, hiru txerritxoena, zazpi antxumeena, eta antzekoak.
Denbora pasa bezala ere erabiltzen dute: zaintzan daudenean, bazkaltzera joan aurretik, esaterako, proiektorean bideoak eta pelikulak jartzen zaizkie.

6. Zerbait berezia egiten da sormena lantzeko teknologiarekin? Zer eta nola?

Egia esan, sormena dezente lantzen da geletan, baina teknologiarekin ez. Sormena lantzeko programa ezberdinak daude, CREA bezalakoak, baina teknologien erabilera ez dago gelako dinamiketan sartuta. Esan digute, gustatuko litzaiekeela etorkizunean arbel digitala izatea haur hezkuntzan, bertan marrazkiak denon artean egiteko eta gordetzeko, eta berriro ere erabiltzeko.
Xango bezalako CDtan eskaintzen dira programak, ordenagailu bidezko programekin marrazkiak egiteko.

7. Zertarako erabiltzen da bideoa eta nola?

Lehen esan dugun bezala, hizkuntzak lantzeko eta haurrak hizkuntza hauek entzutera ohitzeko erabiltzen dira; batez ere, euskara eta ingelera lantzeko.

8. Proiektu telematiko batean parte hartzen al dute?

Orain arte ez dute parte hartu honelako proiektuetan.

9. Zerbait egiten al da kritikotasun alderdia lantzeko teknologiaren aurrean?

Ez da honelakorik lantzen, haurrak ez baitituzte teknologiak gelan erabiltzen, gelako ordenagailuaz aparte.

10.Zer nolako galderak planteatzen diote gurasoek zure gelako irakasleari IKTri buruz?

Gurasoak tutoretza saioetan egiten dituzte galdera hauek, eta batez ere , materialei buruz eta hauen egokitasunari buruz.
Galderarik ohikoenak:

-          Zenbat denbora pasatu beharko lukete haurrek telebista eta ordenagailu aurrean?
-          Zeintzuk dira programarik egokienak ?
-          Nola dakigu ondo erabiltzen dituztela?

11. Aholkua eskatzen diote irakasleari ? Zertaz ?

Bai, aurreko galderan azaldu dugun bezala.

12. Nola egin du gelako irakasleak bere prestakuntza IKT-ko arloan? Bere kabuz? Ikastaro batean? Eskolan?

Ikastexte honetako beste irakasle guztiek bezala, orain dela bi urte IT txartela atera zuen. Hau lortu ahal izateko bere kabuz ikasi zuen  baina azterketa irakasle guztiei batera egin zieten eskolan.

viernes, 25 de noviembre de 2011

AZAROAK 25, OSTIRALA

AZKEN EGUNA...

Gaur azaroak 25, ostirala, praktiketako azken eguna izan da. Behintzat gaur hobeto nengoen eta klasera joan ahal izan naiz. Klasea normal hasi da, beste egunetan bezala: "Ulises" egin dugu eta gero ipuin bat irakurri die. Baina haurrak bazekiten gaur banindoala eta denbora guztian esaten zidaten ez joateko mesedez. Ni, egia esan, ez nintzateke joango, baina orain lanera bueltatu behar gara eta horrela hemendik urte batzuetara irakasle izango gara. 

Goizeko azken orduan, jolas ordutik bueltan, marrazkiak egin dizkidate gelako ume guztiak. Asko poztu naiz ta orain hemen daukat bakoitzaren oparitxo bat, horrela beti gogoratuko naiz beraietaz. Hau da egin didaten marrazki liburuko lehen orria. Ilusio handia egin dit eta betirako gordko dut.




Gero arratsaldean nik sorpresatxo bat eraman diet haurrei: galletak eta globoak. Poltsa batean eraman ditut eta armairu gainean jarri ditut. Denek jakin nahi zuten zer zen eta aulkietan igo dira ilusten saiatzeko. Baina ez dute ezer ikusi eta klase lan batzuk egin arte itxoin behar izan dute sorpresatxoa ikusteko. Ilaran jarri dira eta bakoitzak muxu bat eman dit nik galletak banatzen nizkien bitartean.

Umeak etxera joatean irakasleekin elkartu gara beraiek ere guretzako sorpresa bat baitzuten. Aurrekoan gelan ateratako argazki bat oparitu digute "diploma" batekin. Hemen kus dezakezue:


Orain oso triste nago, baina behintzat beraien oroitzapen asko dauzkat. Gainera espero dut azkar bisitan joan ahal izatea. Josunek esan didan bezala, lan honek asko nekatzen du, baina haurrek eskeintzen duten maitasuna oso baerasgarria da. Horregatik nere helburua irakasle izatea da.


jueves, 24 de noviembre de 2011

AZAROAK 24,OSTEGUNA

ETXEAN GAIXO :(

Gaur goizean klasera joan naiz hasiera batean baina gaizotu eta etxera joan beharra izan dut jolas orduan. Pena handiarekin joan naiz, gaurko eguna eta biharkoa baino ez zaizkidalako geratzen. 

Bihar espero dut ondo egotea klasera joateko gogo handia baitaukat. Bihar praktiketako azken eguna da eta haurrei agur esan beharo diet. Pena handia ematen dit baina oso gustora egon naiz hilabete eta aso ikasi dut. 

besterik gabe, BIHARRARTE!!!!!

miércoles, 23 de noviembre de 2011

AZAROAK 23, ASTEAZKENA

PIRRITX ETA PORROTX-EKIN DANTZAN

Gaur goizean "SENSOR" egin dugu. Astean bitan egiten dugu normalean eta astean behin sensor eta gero bideo bat jartzen diegu haurrei.

"SENSOR", beste batean azaldu nuen bezala, irudi bat eta bere izena erlazionatu eta ikasteko erabiltzen da. Haurrei gustatzen zaie jarduera hau egitea nahiz eta gero ez diren oso adi egoten.  Baina gaurko momentu onena "SENSOR" eta gero etorri da.

Esan dudan bezala bideo bat jartzen diegu astean behin. Gaurkoan "Pirritx eta Porrotx piraten dvd-a jarri diegu. Dvd honetan abesti desberdinak aurki ditzakegu etaa denen artean erabakitako bat jarri dugu lehendabizi. Gero andereño Josune lan bat egitera joan da eta ni bakarrik geratu naiz beraiekin, abesti desberdinak entzuten genituen bitartean. denbora bat pasata haurrak, hasiera batean lurrean eserita zeudenak,  altxatzen  joan dira eta dantzan hasi dira. Ni ere azkenean animatu naiz eta eurekin dantzan hasi naiz. Amaieran denon artean ilaraluze bat egin dugu eta gela guztian zehar dantzatu gara.

Oso ondo pasa dut eta beraiengandik oso gertu sentitu naiz. Aitortu beharra daukat niri ere Pirritx eta Porrotxen dvd-ak izugarri gustatzen zaizkidala. 

Horrelako momentuetan denbora guztiz aprobetxatzen ari naizela sentitzen dut. Jada bi egun bakarrik geratzen zaizikigu. aste hau besteak baino azkarrago pasatzen ari zait, nahiz eta alderantziz izatea gustatuko litzaidakeen. 

Bi egun hauek al dudan hoberen pasatzen saiatuko naiz.


Hemen beheran uzten dizuet gaur entzundako abestietako bat.

Biarrate lagunok!!!



AZAROAK 22, ASTEARTEA

PSIKOMOTRIZITATEAN DANTZAN

Atzo astearte eta osetgun guztetan bezala psikomotrizitateko klasea izan genuen lehen orduan. Haurrei klasea hau asko gustatzen zaie eta niri ere bai, oso entretenigarria baita.

Atzokoan zirkuitu bat egin genuen, espumazko pieza desberdinak erabiliz. Haurrak arrastaka, piezen gainean zutik oreka mantenduz edota lau hankatan igaro behar zuten. Arazoa: istripu pare bat izan genituela, baina ez zen ezer larria izan. Gainera istripu txikiak psikomotrizitatetko klasearen parte ere badira, pertsonak eroriaz ikasten baitugu askotan. Oso garrantzitsua da erori eta gero altsatzen ikastea.

Baina zirkuituaren aurretik eta beroketa moduan dantza batzuk egin genituen. Nik eurak baino hobeto pasa nuen asko gustatzen baitzaizkit haurren kantak. Adibidez "txiki txiki txikia" kanta dantzatu genuen edota "Ran rober ran" kanta. Nola mugitzen dituzten gorputzak nire gelako umetxoak!!! Esan dudan bezala niri ere asko gustatzen zait kanta hauekin dantzan aritzea.

Hemen amaiera bezala "Ran rober ran" kanta jartzen dizuet, nere gustukoena.

Hurrengorarteee!!!