Páginas

jueves, 12 de enero de 2012

META-HAUSNARKETA


    Buruan beltaka

Ia bi hilabete pasa dira praktikak egin nituenetik, nahiz eta orain dela bi egun amaitu izan bagenu sentitu. Denbora batez ez dut bloggean ezer idatzi, baina bost aste haietan bizitako ez dut burutikkentzea lortzen. Hilabete luze horretan bizitakoaren inguruan hausnarketa sakon bat egitea eskatu didate eta jarraian duzue nire buruan bueltaka dabilenaren laburpen txiki bat.

Lehenik eta behin blogaren "sistemaren" inguruan pentsatzen dudana azalduko dizuet. Gelan bog bat egin behar genuela entzun nuenean beldurtu egin nintzen. Ordenagailuan sarritan ibiltzen naiz, baina inoiz ez naiz oso abila izan eta hau dela eta oso urduri jarri nintzen. Izugarrizko erronka iruditu zitzaidan. Baina behin praktiketan hasita eta egunerokoa idazten hasi nintzenean, horrenbesterako ez zela konturatu nintzen. Egunean bizitakoa baino ez nuen islatu behar. Denborarekin metodo honen aberasgarritasunaz konturatzen joan nintzen. Egunero bizitakoaren inguruan hausnartzeko balio du. Askotan esperientzia bat bizi dugu baina ez dugu denborarik hartzen horren inguruan pentsatzeko eta era honetara egunean denbora txiki bat behintzat bagenuen horretarako. Gainera blog hau urteetan zehar hemen izango dugu gure etorkizunako esperientzien inguruan gure irakurleei informatzeko eta guk geuk gure buruaren balorazio bat egin ahal izateko.

Horrelako ikasketa batean praktikak egitea zeinen garrantzitsua den konturatu naiz esperientzia honi esker. Klasean ikasitako teoriak askotarako balio digunaren dudarik ez dut, baina askotan errealitatea zein den ikusi beharra dago. Badakigu jendeak ikasketak amaitzean eta lanean hastean batzuetan galduta sentitzen dela eta horrexegatik uste dut praktikak beharrezkoak direla. Gainera lan honetan pertsonekin egingo dugu lan. Gelako teoria aplikagarria da, baina pertsonekin lan egiteak hau zaildu egiten du. Pertsona guztiak ez gara berdinak eta horregatik teoria bakar eta orokor bat denei era berdinean aplikatzea oso zaila da. Badakit hilabete horretan ikasitakoa oso baliagarria izango zaidala etorkizunean.

Badakigu lehen praktiketa hauetako helburua behaketa dela baina gelan parte hartzea ia beharrezkoa da. Hasiera batetik gelaren parte zara edozertarako. Haurrek beste irakasle bat bazina bezala hartzen zaituzte eta zure parte hartzea behartzeb dute. Eta hau niretzat oso aberasgarria izan da. Zoragarria izan da gelara urduri eta beldurrez joan eta 4 urteko umeek zugan konfiantza guztia nola jartzen duten ikustea. Baliogarria sentiarazten dizu, gela horretako kide eta dinamikaren parte. 

Praktiken inguruan orduak egon nintekke hizketan baina nire helburua ez da zuek aspertzea. Gainera, amaitu haurretik, gure praktiketako tutoreak martxan jarritako metodologiaren inguruan ere hausnarketa txiki bat egin nahiko nuke. Haiseran esan dudan bezala blogaren ideia oso ona zela konturatu nintzen denbora pasa ahala. Baina horretaz aparte, praktikak amaitzean denok bildu ginen gure ideiak eta esperientzia amakomunean jartzeko.

Bilera txiki honen ideia oso ona iruditu zitzaidan. Pentsatzen duguna adierazteko aukera handia eman zigun. bestea bizitakoa entzutea ere aberasgarria norbere buruarentzat. Argi ikusi zen bakoitzak gauza bat bizitzeko aukera izan duela eta ondo dago errealitate desberdin horiek ikusi ahal izantea, gure lana ez baita beti berdina izango. Gainera batzuk eskola txikietan egoteko aukera izan dutenez, esperientzia hori entzun ahal izan genuen. Gai honen inguruan amaitzeko aipatu beharra daukat, asko baloratu dudala irakasleak gure ideia islatzeko emandako aukera, guregan konfiantza handia jarri duela iruditu zait.

Hau guztia izan daiteke buruan bueltaka dudanaren laburpen txikitxo bat, guztia ezin baitut azaldu. Esperientzia hau beti egongo da nire oroimenean, eta behar izanez  gero ere blog honetan islatuta dut. Atzera begiratu nahi dudan bakoitzean ordenagailua piztu eta nik neuk sortutako honetan sartzea besterik ez dut, bertan nire bizipen guztiak bilduta ditudalako: nire oroitzapenen kaxa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario