PIRRITX ETA PORROTX-EKIN DANTZAN
Gaur goizean "SENSOR" egin dugu. Astean bitan egiten dugu normalean eta astean behin sensor eta gero bideo bat jartzen diegu haurrei.
"SENSOR", beste batean azaldu nuen bezala, irudi bat eta bere izena erlazionatu eta ikasteko erabiltzen da. Haurrei gustatzen zaie jarduera hau egitea nahiz eta gero ez diren oso adi egoten. Baina gaurko momentu onena "SENSOR" eta gero etorri da.
Esan dudan bezala bideo bat jartzen diegu astean behin. Gaurkoan "Pirritx eta Porrotx piraten dvd-a jarri diegu. Dvd honetan abesti desberdinak aurki ditzakegu etaa denen artean erabakitako bat jarri dugu lehendabizi. Gero andereño Josune lan bat egitera joan da eta ni bakarrik geratu naiz beraiekin, abesti desberdinak entzuten genituen bitartean. denbora bat pasata haurrak, hasiera batean lurrean eserita zeudenak, altxatzen joan dira eta dantzan hasi dira. Ni ere azkenean animatu naiz eta eurekin dantzan hasi naiz. Amaieran denon artean ilaraluze bat egin dugu eta gela guztian zehar dantzatu gara.
Oso ondo pasa dut eta beraiengandik oso gertu sentitu naiz. Aitortu beharra daukat niri ere Pirritx eta Porrotxen dvd-ak izugarri gustatzen zaizkidala.
Horrelako momentuetan denbora guztiz aprobetxatzen ari naizela sentitzen dut. Jada bi egun bakarrik geratzen zaizikigu. aste hau besteak baino azkarrago pasatzen ari zait, nahiz eta alderantziz izatea gustatuko litzaidakeen.
Bi egun hauek al dudan hoberen pasatzen saiatuko naiz.
Hemen beheran uzten dizuet gaur entzundako abestietako bat.
Hemen beheran uzten dizuet gaur entzundako abestietako bat.
Biarrate lagunok!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario