AZKEN EGUNA...
Gaur azaroak 25, ostirala, praktiketako azken eguna izan da. Behintzat gaur hobeto nengoen eta klasera joan ahal izan naiz. Klasea normal hasi da, beste egunetan bezala: "Ulises" egin dugu eta gero ipuin bat irakurri die. Baina haurrak bazekiten gaur banindoala eta denbora guztian esaten zidaten ez joateko mesedez. Ni, egia esan, ez nintzateke joango, baina orain lanera bueltatu behar gara eta horrela hemendik urte batzuetara irakasle izango gara.
Goizeko azken orduan, jolas ordutik bueltan, marrazkiak egin dizkidate gelako ume guztiak. Asko poztu naiz ta orain hemen daukat bakoitzaren oparitxo bat, horrela beti gogoratuko naiz beraietaz. Hau da egin didaten marrazki liburuko lehen orria. Ilusio handia egin dit eta betirako gordko dut.
Gero arratsaldean nik sorpresatxo bat eraman diet haurrei: galletak eta globoak. Poltsa batean eraman ditut eta armairu gainean jarri ditut. Denek jakin nahi zuten zer zen eta aulkietan igo dira ilusten saiatzeko. Baina ez dute ezer ikusi eta klase lan batzuk egin arte itxoin behar izan dute sorpresatxoa ikusteko. Ilaran jarri dira eta bakoitzak muxu bat eman dit nik galletak banatzen nizkien bitartean.
Umeak etxera joatean irakasleekin elkartu gara beraiek ere guretzako sorpresa bat baitzuten. Aurrekoan gelan ateratako argazki bat oparitu digute "diploma" batekin. Hemen kus dezakezue:
Orain oso triste nago, baina behintzat beraien oroitzapen asko dauzkat. Gainera espero dut azkar bisitan joan ahal izatea. Josunek esan didan bezala, lan honek asko nekatzen du, baina haurrek eskeintzen duten maitasuna oso baerasgarria da. Horregatik nere helburua irakasle izatea da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario