IKT-em inguruan galdera batzuk egin dizkiegu gure ikastetxeko andereñoei. Horrela eskola honetako IKT-en erabilpenaren inguruan zertxobait gehiago jakin ahal izan dugu. La Salle-Legazpi ikastetxean lau ikaskide gaude praktiketatan eta horregatik denon artean egin dizkiegu galderak, azken galdera izan ezik, bakoitzak bere tutoreari egin diona.
Hemen dituzue galderak eta euren erantzunak:
1. Nola lantzen dira informazio eta komunikaziozko teknologiak?
-Gela bakoitzean: ordenagailua dago, irrati kaseta,
-Gela batean: proiektorea dago zine saioak egiteko, CREA egiteko, SENSOR egiteko. Baita ere telebista bat dago, baina proiektorea dagoenetik ez da erabiltzen.
-Irakasleek informazioa bilatzeko, materiala osatzeko, erabiltzen dute internet.
-Behar izanez gero, eskolako liburutegian arbel digitala dago, nahiz eta haur hezkuntzan ez duten erabiltzen.
2. Zer nolako materiala erabiltzen dute?
-Ttanto, Txirritx, Xango, hauek Urtxintxa barnekoak dira): CD bat daukate, eta bertan ipuinak, jolasak, abestiak eta antzekoak daude.
-Pirritx, Porrotx eta Marimototx: bideoak, abestiak, ipuinak, jolasak
-Ingeleseko bideoak: Nursery Rhymes eta youtubetik hartutako bideo ezberdinak.
-Hizkuntza lantzeko bideoak: batez ere euskara eta ingelesa. “Haurrak euskalduntzen bideoaren bidez” euskara lantzeko (Xabier Leterenak)
-Bitxitarrak: fitxa liburuak, osagarriak, plantillak egin ahal izateko, ipuinak, … (denetatik erabiltzen dute).
- Sorgin Xarmangarria
3. Internet erabiltzen da? Zertarako?
Irakasleek bakarrik erabiltzen dute:
-Materiala osatzeko marrazkiekin, argazkiekin, informazioarekin, …
Adibideak: Picassa Web, Maestra infantil
(picasaweb.google.com) honen bidez, maestra infantilen aldizkaria lortzen dute.
4. Parte hartzen dute IKTko proiekturen batean? Zein da eta zertan datza?
IKT taldea osatzen ari da, geroz eta funtzio gehiago webaren bidez egiteko asmoz eta teknologiak geletan etorkizunean gehiago sartzeko asmoarekin. Gaur egun, Sallenet. web orriaren bidez familiei notak helarazteko eta eskolako informazioa bertatik eskaintzeko erabiltzen dute.
5.Nola lotzen da metodologia IKTarekin?
Askotan erabiltzen dute gelan ematen diren jardueren osagarri moduan. Adibideak: “etxea” gaia lantzen ari badira, etxearen inguruko bideoak ikustera joaten dira, hiru txerritxoena, zazpi antxumeena, eta antzekoak.
Denbora pasa bezala ere erabiltzen dute: zaintzan daudenean, bazkaltzera joan aurretik, esaterako, proiektorean bideoak eta pelikulak jartzen zaizkie.
6. Zerbait berezia egiten da sormena lantzeko teknologiarekin? Zer eta nola?
Egia esan, sormena dezente lantzen da geletan, baina teknologiarekin ez. Sormena lantzeko programa ezberdinak daude, CREA bezalakoak, baina teknologien erabilera ez dago gelako dinamiketan sartuta. Esan digute, gustatuko litzaiekeela etorkizunean arbel digitala izatea haur hezkuntzan, bertan marrazkiak denon artean egiteko eta gordetzeko, eta berriro ere erabiltzeko.
Xango bezalako CDtan eskaintzen dira programak, ordenagailu bidezko programekin marrazkiak egiteko.
7. Zertarako erabiltzen da bideoa eta nola?
Lehen esan dugun bezala, hizkuntzak lantzeko eta haurrak hizkuntza hauek entzutera ohitzeko erabiltzen dira; batez ere, euskara eta ingelera lantzeko.
8. Proiektu telematiko batean parte hartzen al dute?
Orain arte ez dute parte hartu honelako proiektuetan.
9. Zerbait egiten al da kritikotasun alderdia lantzeko teknologiaren aurrean?
Ez da honelakorik lantzen, haurrak ez baitituzte teknologiak gelan erabiltzen, gelako ordenagailuaz aparte.
10.Zer nolako galderak planteatzen diote gurasoek zure gelako irakasleari IKTri buruz?
Gurasoak tutoretza saioetan egiten dituzte galdera hauek, eta batez ere , materialei buruz eta hauen egokitasunari buruz.
Galderarik ohikoenak:
11. Aholkua eskatzen diote irakasleari ? Zertaz ?
Bai, aurreko galderan azaldu dugun bezala.
12. Nola egin du gelako irakasleak bere prestakuntza IKT-ko arloan? Bere kabuz? Ikastaro batean? Eskolan?
Ikastexte honetako beste irakasle guztiek bezala, orain dela bi urte IT txartela atera zuen. Hau lortu ahal izateko bere kabuz ikasi zuen baina azterketa irakasle guztiei batera egin zieten eskolan.

- Zenbat denbora pasatu beharko lukete haurrek telebista eta ordenagailu aurrean?
- Zeintzuk dira programarik egokienak ?
- Nola dakigu ondo erabiltzen dituztela?
11. Aholkua eskatzen diote irakasleari ? Zertaz ?
Bai, aurreko galderan azaldu dugun bezala.
12. Nola egin du gelako irakasleak bere prestakuntza IKT-ko arloan? Bere kabuz? Ikastaro batean? Eskolan?
Ikastexte honetako beste irakasle guztiek bezala, orain dela bi urte IT txartela atera zuen. Hau lortu ahal izateko bere kabuz ikasi zuen baina azterketa irakasle guztiei batera egin zieten eskolan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario