Egunero aipatzen dudan bezala, goiz eta arratsaldetan haurrak txokoetan banatzen dira ariketak egiteko. Goizean txoko batean egoten dira eta arratsaldetan beste batean. Horrela bi egunetan denak txoko guztietatik pasa dira, lau txoko baitaude.
1.- Etxe txokoa
Txoko hau etxe itxura duen gelako atal bat da. Bertan haurrek jolastu egiten dute. Txoko honetan batez ere jolas sinbolikoa ikusiko dugu, helduei ikusten dieten jarrerak eta egoerak errepikatzen baitituzte: janaria prestatu, telefonos hitz egin....
Txoko honetan ere ordenagailua dago. Bertan Txirritx-en programarekin jolasten dute: puzzleak egin ditzakete, bikoteak bilatzeko jolasak, margotzeko irudiak, ipuinak...
Batzuk ordangailuan egoten dira denbora guztia eta ez dira etxean jolasten. Beste batzuei ordenagailuak ez die atentzioa deitzen eta nahiago dute beste jolas batzuetan aritu.
2.- Marrazketa txokoa
Txoko honetan ariketa liburuko fitxak egoten dituzte. Batzuetan plastilinarekin egiten dituzte marrazkiak, beste batzuetan tenperaz baliatzen dira. Normalean aurrez finkatutako jarduerak egiten dituzte eta egunean eginbeharrekoa amaitzean marrazki libreak egiten uzten diete.
Goiko argazkian esaterako,euren familiak marraztu behar zituzten haurrak.
3.- Matematika txokoa
Txoko honetan ariketa liburuko beste fitxa bat egiten dute.Normalean geometria edo zenbaki ariketak izaten dira: karratuak eta borobilak landu; 1,2 eta 3 zenbakiekin zerikusia duten ariketak...
4.- Liburutegi txokoa
Amaitzeko liburutegi txokoa dago. Bertan liburu bereko beste fitxa bat egiten dute. Fitxa horiek normalean lantzen ari diren ipuinekin zerikusia duten ariketak izaten dira.
Hauek dira gelan dauden lau txokoak. Haurrei asko gustatzen zaie txokoetako ariketak egitea. Eguna hasi orduko txokoetan egoteko momentuaren zain egoten dira. Orain andereño Josune eta ni gaudela, normalean bera txoko batez arduratzen da eta ni beste batez, baina zaila izaten haur guztiei lagundu ahal izatea.
Txokoetako ariketak egunero egiten dira. Beste jarduera batzuk alda daitezke baina hau egunero egiten diren oinarrizko gauzetako bat da.
Zein ondo pasatzen dugun egunero txokoetan!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario