Gaurko egunean perkusizko intrumentuak landu ditugu, bai goizean eta baita arratsaldean ere. Goizean, danborraz eta panderoaz lagunduz, andereñoak egiten zuena haurrak beren belaunetan joaz errepikatu behar zuten. Arratsaldean lan sakonagoa egin genuen. Arbelean kortxeak eta beltzak marraztu zituen eta haurrei eman zien danborra eta panderoa eurek jo zezaten.
Honetaz aparte "Hara" proiektuko beste jarduera bat egin genuen. Beste batean esan dudan bezala, orain astero bat egiten dugu.
Kasu honetan tentsioa eta lasaitasuna lantzea zen helburua. Horretarako ikasleak lurrean etzan ziren andereñok musikalasaia jartzen zien bitartean. Gero Josunek esaten ziena egiten joan behar zuten:
- Begiak fuerte itxi eta gero lasaitu.
- Ahoa fuerte itxi etagero ireki lasaituz.
- Ukondoak tolestu gogor eta gero besoa luzatu.
- Bi hankak tolestu gabe zituztela, bat airean altsatu mantenduz eta gero lurrean jarri berriz ere.
Ariketa hauek egindakoan, umeak lurrean etzan ziren besoak eta hankak luze-luze eginda zituztela eta begiak itxi zituzten lasaitasun handiz. Horrela zeudela Andereñoak imaginatu behar zuten esaten zien. Lasai-lasai egon behar ziren, baina ez zuten guztiak lortu geldi egotea. Askok arazoak izaten dituzte lekuan geldi egoteko denbora batean.
Ostirala egun lasaia izan zen eta azkar pasa zitzaidan. izugarri gustora egoten naiz gelan haurrekin baina deskantsatzeko denbora ere behar dut, horregatik oso ondo etorriko zait asteburutso hau.
Denok deskantsatzera, astelehena indarrez asteko.
Astelehenerarte...
No hay comentarios:
Publicar un comentario