gaurko eginkizun nagusienetakoa, zenbakiak lantzea izan da. Goizeko lehen orduan andereño Josunek zenbakiak dituzten fitza batzuk atera ditu. Lehenengo zenbaki horiek banatzen dizkie ikasleei eta hauek lurrean jarri behar dituzte ordenean. Hau egin ondoren, ikasleak banaka altxatu eskilerak igo edo jetsi behar dituzte. Hau da, eskailerak igo edo zenbakiak 0-tik 10-erako ordenean gailetin pasatu behar dira; eskailerak jeitsi edo zenbakiak 10-etik 0-rako ordenean.
Zenabiak ikasiko ditugu
"0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10"
" 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2, 1, 0"
Gero goizaren amaieran eta arratsaldeko lehen unean, ariketa bat egin dugu, zeinaren helburua irudiak identifikatzea eta bereiztea zen. Horretarako andereñoak antzekoak edo berdinak diren irudiak erakusten dizkie eta beraiek desberdintasun bat aurkitu edo desberdin izateko aldaketaren bat egin behar dute.
Lehenengo adibidean, 4 gezi berdin ikus ditzakegu. Lau geziak berdinak direla argi dago eta haurrek desberdintasun batlortu behar zuten. Asko pentsatu ondoren eta laguntzarekin gezi bakoitza norabide desberdin batean kokatu dugu. Horrela desberdintasuna gezien kokapena zen.
Bigarren adibidean tamaina berdineko zortzi borobil ikus ditzakegu. Lau borobil hori koloreak dira eta beste laurak kolore desberdinetakoak. Denak desberdinak izan zitezen lortzeko hiru hori kendu ditugu eta horrela kolore desberdineko borobilak utzi ditugu bakarrik lurrean.
Gaurkoa astelehen lasaia izan da baina nik oso nekatuta amaitu dut. Jolas ordu guztia harrapaketatan edo futbolean jolastera behartzen naute eta eurak nekatzen ez direla badirudi ere, ni behitzat pott eginda amaitzen dut.
Beraz orain deskantsatzera,
Biarrateee!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario