Páginas

martes, 22 de noviembre de 2011

EZ DAKIT!!!

Kaixo denoi,

Jone naiz eta aurten, jada denok dakizuen bezala, La Salle-Legazpi ikastetxean nago andereño izaten ikasteko asmoz. Lau urteko haurren gela batean nago.  Gela hau 24 haurrez osatua dago, 12 neskez eta 12 mutilez. Oso giro ona duen gela da eta orokorrean oso harreman ona dute denen artean. Liskarrak ere sarriak dira baina adin honetako umeen ohiko liskar txikiak dira eta segituan ahazten zaizkie.

Praktikatan azaroan hasi gara. Honek alde on bat eta alde txar bar duela esan dezaket. Alde ona, hasi ginenerako jada haur guztiak egokituta daudela da. Haurrak eskolara lasai joaten dira, nahiz eta batzuk egunaren arabera botatzen diote faltan amari. Alde txarra, haur bakoitza ezagutzeko denbora gehiago behar dela. Gehiago kostatzen da haur bat benetan nolakoa den jakitea eta bere egoera benetan nolakoa den ezagutzea.

Nik kontatuko dizuedan egoerak hasieran ez zidan atentzioa gehiegi deitzen, baina denborarekin garrantzi gehiago ematen joan naiz. Nik al dudan moduan saiatuko naiz egoera hau azaltzen.

Badago nire gelan haur bat hasiera batetik nirekin konfiantza handia hartu zuena. Lehenengo egunetik ondo-ondoan nuen denbora guztian: eskutik heltzen zidan, muxuak ematen zizkidan, …  Jolas garaian ere denbora guztian nire alboan nuen eta gelan ere nire ondoan eseri nahi zuen denbora guztian. Nik gustuko nuen bere jarrera, nirekin gustura zegoela uste nuelako eta horrek ni asko animatzen ninduen.

Goizetan klasera etortzen zenean eta mantala jarri behar zuenean laguntza eskatzen zidan, ez zekielako mantala jartzen eta botoiak lotzen. Nik oso gustura laguntzen nion. Honetaz gain txokoetan lanak egiterakoan ere edozertarako laguntza eskatzen zuen. Nik esan dudan bezala dudarik gabe laguntzen nion. Baina egun batean andereñoak nirekin jolasten zuela esan zidan. Ni berria nintzen eta ez nuen haur hori lehendik ezagutzen. Botoiak lotzen zekizkiela esan zidan eta berak bakarrik gauza asko egiten zekizkiela. Baina nire atentzioa deitzeko laguntza eskatzen zidan eta nik ezezkorik ematen ez nionez aurrera jarraitu nuen.

Hau jakinda bere jarrera behatzea erabaki nuen. Laguntza eskatzen zidanean berak bakarrik egin behar zuela esaten hasi nintzen. Orduan konturatu nintzen andereñoak esandako guztia egia zela eta lehen ondo egiteko laguntza behar zuen gauzak, bakarrik egiten zekizkiela. Hori bai, oraindik ere ez du saiatzeari utzi eta ahal suen guztietan laguntza eskatzen jarraitzen du.

Jarraian lanak egiterakoan duen jarrera azalduko dizuet. Asko kostatzen zaio lanean jartzea eta jartzen denean oso poliki egiten ditu eta gogo gutxiz. Askotan besteak jolas-ordura atera eta ni berarekin geratu beharra izan dut lanak amaitu arte. Horrelakoetan negarrez bukatzen du. Oso ume mugitua da eta asko kostatzen zaio lekuan geldi egotea,bai lanak egiterakoan baita irakaslea zerbait esaten ari denean ere.

Hau da haur honen inguruan eman dezakedan deskribapena. Gelan hasi nintzenetik orain arte ikusi dudana kontatzen dizuet ideia bat egin dezazuen. Ni gu manipulatzeko ohitura handia duela konturatu naiz, batez ere nolakoa den ez dakien jendearekin. Nirekin hori egiten saiatu zen eta hasiera batean bere helburua lortzen zuen nik ezagutzen ez bainuen. Honetaz gain oso ume jator eta maitekorra da eta aitortu behar dut benetan gogoa jartzen duenean lanak oso ondo egiten dituela.

Aipatu nahi dut amaitzeko agian etxetik dakarren ohitura bat dela. Egunero gelako ateraino laguntzen diote gurasoek eta beraiek jartzen diote mantala nahiz eta badakiten bakarrik egiten dakiela. Andereñoak askotan esan die bakarrik egiten uzteko bana normalean beraien semearen tranpan erortzen dira. Honekin ez dut esan nahi euren errua denik, ezta haurrarena ere. Nire ustez babestuegi dute euren semea baina jarrera hau ulergarria egiten zait, ni ere ama izango banintz agian horrela jokatuko nuke.

Hau guztia esanda zuen iritzia ematea eskertuko nuke: Zuek irakaslearen paperean jarrita zer egingo zenukete? Eta honetaz gain, nola egingo zenukete andereñoaren lana eta gurasoen lana batera joateko? Nire ustez zailena ez da arazoari konponbidea bilatzea, baizik eta guraso eta irakaslearen lana bateratzea. Horregatik batez ere horren inguruko iritzia eskatuko nizueke.

Eskerrik asko!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario