Páginas

lunes, 21 de noviembre de 2011

EGOERA BERRIEI BELDUR NAIZ

Orain dela bi aste sukaldaritza izan genuen dakizuen bezala. Haurrentzako hau oso esperintzia ona izan zen eta egun hori espero zuten gogo biziz. Egunero galdetzen zuten noiz iritsiko zen eguna eta gehenek mantala ekarri zuten gelera, janaria prestatzeko desiratzen baitzeuden.

Baina denek gogo berdina al zuten egun hori iristeko? Denek ez. asko harritu zitzaidan egun horretan haur bat baino gehiago gelara negarrez etorri zela amarekin geratu nahi zutela esanez. Normalean adin honetan jada ez dute gelan geratzeko arazorik izaten eta horregat harritu ninduen bapatean egun horretan haur batzuk negarrez ikustea. 

Baina egun hori ez zen beste egun normal bat, egun hori sukaldaritza eguna zen. Kasualitate handiegia zen egun hori izatea eta egoera hori ematea. Orduan esan zidan andereñoak haur horiek egun horren aurrean beldurtu egiten zirela. Jateko arraroak diren haurrak ziren eta horregatik izan zuten jarrera hori. 

Geroago ere, prestatutakoa jateko momentua iritsi zenean, berriz ere haur horiek amarekin joan nahi zutela esan ziguten eta orduan konturatu nintzen ni ere gertatzen zenaz. Guk ez genien jatera behartzen, baina eurak gustoko ez zutela esan beharrean era horretan erreakzionatu zuten: amarekin joan nahi zutela esanez eta negar eginez. Kasualitatez haur horiek gelako egoera normalean ere nahiko itxiak dira eta asko kostatzen zaie euren sentimenduak adieraztea. Beste egoera batzuetan ere horrela errakzionatzen ikusi ditut. Adibidez, lan bat ateratzen ez zaienean laguntza eskaru beharrean negar egiten dute. 

Baina horrelako egoeren aurrean zer egin dezakegu? Zer egin  andereño bezala haur horiei konfiantza emateko? Zer egin  haur horiek euren sentimenduak azaltzeko erreztasuna izan dezaten?

No hay comentarios:

Publicar un comentario