SUKALDARITZA EGUNA...
Gaur goiz guztia janari goxo-goxoak egiten pasa dugu eta konturatu naiz oso sukaldari trebeak dauzkagula gelan. Gure menua simplea izan da: lehenengo platera pizza eta postre bezala fruta brotxeta. Uuuummmm ze goxoa!!!
Mahai guztiak elakrtu eta haurrak inguruan eseri dira. Pizza baseak zabaldu dizkiegu, denera lau. Lehenengo pausoa tomatea basearen gainean zabaltzea izan da. Denek nahi zuten egin baina pazientzia izan beharra eduki dute.
Bigarren pausoa urdaiazpiko egosi zatiak botatzea izan da. Haur batzuek nazka aurpegiak jartzen zituzten urdaiazpikoa eskuetan hartzean.
Atuna ere bota diogu. Nik latak ireki ditut eta olioa bota dut komunean gero haurrak, goilaraz lagunduak eta txandaka urdaiazpikoaren gainean bota dute.
Eta amaitzeko...gazta jarri diogu gainean. Momentu honen argazkirik ez dut haurrei laguntzen ari bainintzen. Gero pizza mikrouhinean sartu dugu. Lehenengo emaitza ez da oso ona izan, oso biguna atera zaigu eta oso gutxi egina. Baina beste hiruak labean egin ditugu eta zoragarri atera dira. Jarraian dauden argazkietan ikusten da zeinen gustura jaten zuten haurrek.
Gero jolas ordura joan gara eta bitartean guk, andereñook, gela txukundu dugu apur bat, nahiko narrats baitzegoen. Gelara bueltatzean eta etxera joan aurretik frutaz eginiko brotxetak egin ditugu. Horretarako fruta desberdinak erabili ditugu: madariak, sagarrak, piña, kiwia... Guk zatitxoak mozten genizkien eta mahai gainean uzten genituen eta beraiek makiltxoan sartzen zituzten nahi zituztenak. Asko gustatu zaie hau, oso dibertigarria iruditu zaie.
Egun zoragarria izan da. Oso ondo pasa dugu denok, bai haurrek eta baita irakasleek ere. Eta eskolatik tripa beteta atera gara, bazkaldu ere ezin izan dut egin. Sukaldari trebeak eginak gaude!!!! Orain gurasoei erakutsi beharko diegu zeinen trebeak garen sukaldean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario