Arratsaldeon denori!!!!!!!!
Gaurko egunean ez dugu ezer berezirik egin, hau da, aurreko egunetan agindakojarduerak landu ditugu gaur ere.
Goizeko lehen orduan psikomotrizitatea izan dugu. beste klaseen antzekoa izan da: lehenengo musika jarri die dantza egiteko eta gero zirkuitu bat prestatu die. Hau egindakoan libre jolasteko denbora eman die. Baina egon da desberdintasun bat gaurko egunean: irakaslea aldatu da. Normalean psikomotrizitatea ematen duen andereñoa lesionatuta dago eta horregatk bera sendatu bitartean beste bat izango dute. Hau ere oso jatorra da. Haurrei asko gustatzen zaie klase, niri ere txikia nintzenean gustazten zitzaidan moduan, baina klase hau oso laburra egiten da.
Andereño josunerekin berriz ere gaitasunak landu ditugu gaur goizean. Gaurkoan ere berdintasun eta desberdintasun terminoak landu ditugu, beste fitxa desberdin batzuekin.
Arratsaldean, egunero bezala, ordu erdiz ingelesa izan dugu. Azken egun hauetan abesti bat lantzen egon dira. Abestia ezin izan dut aurkitu eta jarraian kantaren letra jarriko dizuet:
" The cat is on the dog,
the cat is on the dog,
iiiaaa, iiiaaa
the cat is on the dog.
The pig is on the cat,
the pig is on the cat,
iiiaaa, iiiaaa,
the pig is on the cat.
The cow is on the pig,
the cow is on the pig,
iiiaaa, iiiaaa,
the cow is on the dog. "
Aurretik margotuak zituzten txakur baten, katu baten, txeri baten eta bahi baten marrazkia. Bihar amaituko dut margotzen. Guk orriak grapatuko dizkiegu eta ostiralean etxera eraman ahal izango dituzte. Besteetan esan dudan bezala abestien bidez ikasten dute ingelesa eta oso egokia iruditzen zait, haurrek ingelesa ikasteko oso modu efikaza baita.
Hau izan da astearte honetan egin duguna. Bihar sukaldaritza eguna da eta errezeta goxo-goxo bat egingo dugu. Bihar esango dizuet nola joan den, zer beldurra!!!!!
ANIMO SUKALDARIAK!!!!!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario