Nire lehen pratikak La Salle-Legazpi ikastetxean egingo ditut. Ikastetxe hau Zumarragan dago kokatuta, Donostiatik 60 km-tara dagoen herri batean. Nahiko ondo kokatuta dago, herriaren erdian eta parean parke handi bat du frontoi eta guzti.
Bertako pedagogia, eurenak diren hezkuntza proiektuetan dago oinarrituta nagusiki, hazkuntza berritzaile bat eskeintzeko asmoz. Esaterako Hara proiektua edota Ulises.
Ikastetxe honetan 0-16 urte bitarteko ikasketak eskeintzen dira: 0-2 urte bitarteko haurtzaindegi zerbitzua dago, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren hezkuntza.
Honetaz gain bertan autobus eta jangela zerbitzua ere badute.Besterik gabe, hau da nik praktikak egingo ditudan ikastetxearen deskribapen txiki bat. Nire eguneroko ekintzak kontatzen joaten naizen bitartean, informazio gehiago eskaintzen ere joango naiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario